Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

MENDIKO mailak!

Teleroko arteak gauean mozorro!

 

Mendi gorenaren zerumugan

                                          eta aitz-muinoaren gailurrean

zuen adaska ebakiek hatz-konkorrak ageri dituzte!

 

                      /

 

Cidoko arte makurrak

eta Veiga de Lagokoak!

 

Arte gaixo horrek

eman du kimatu zuten igitaien

giderren egurra.

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988