Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

HELDU da Udazkeneko eguraldi epela.

Egunak arratsalde luzeak dira.

Zera bat da airea...

 

Denak du molde hau:

gailurrek

ibarreko ilunabarrean

doazen bideek

gaztainadi

urrez argituek

nik geldi

goroldioari begira...

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988