Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

ANXEL FOLE MASIDEREN ARABERA

 

ERRAUTS eta laino begiak

ilunpetik etorriak!

 

Begiratze zahar eta berria! Pausatzean

kapa bat zabaltzen duen begiratzea!

 

Begiratze elurgilea!

Begiratze eramailea!

 

eta dakiana daki

eta gutan sartzen ahal den guztia!

 

Begiratze zabal zabaltzailea

iragangaitzaren itxituraren jasotzailea!

 

Begiratze galdegile oihukaria:

Ezin dut holakoa izan ez izan!

 

1961

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988