Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

ZER da inarraren kolorea?

 

                            Badoaz gailurrak Negurantz...

 

Mendia al da zerura jaiki dena?

Zerua al da jaitsi dena?

Lainoa da

ala begietako lausoa?

 

Ez dakit zer datorkion lurrari

zer datorkion arimari.

Nik ongi dakit benetakoa dela ziurtasuna.

Nik ez dakit benetakoa den ziurtasuna.

 

Han begiratua doan eta datorrenean

bada benetako zerbait.

Ongi jakin zuen haurretan aurreneko begiratuak.

 

Eta oraindik itzuliko da tema tematia.

Ziurtasun hau etorri zitzaidanetik

berriro galduko zait eta berriro itzuliko natzaio.

 

1962

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988