Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

IRRINTZIKA zaldi irrintzikaria

joten du okilak artean

urratzen du kanta bat belatxingak

eta airean zintzilikatzen du

eta hegan doa noraezean

azken berdina izanen duen

beste baten bila beste adaskaren batean.

 

Bere kantuaz bete du kukuak ibarra.

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988