Bazterrak
Uxio Novoneyra
euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988
HELDU da oheratzeko tenorea.
Suak ez du jada kerik ematen
ez garrik.
Hainbeste gauza esan ondoren
ahituak dira
hizketarako gogoak.
Suaren begiak
bat egiren ditu soak...
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Sutaldien txingarra
laratzean hilarria geldiro da.
Bazterrak
Uxio Novoneyra
euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988