Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

ANTONIA

 

Antonia modu zoroan maite izan nuen.

Antonia bizi zeneko etxea ez zen enetzat etxe, zerugaina zen.

 

Baina urteak pasatuz joan ziren.

Urteek ez dute gupidarik.

Antonia hil egin zen.

Antonia bizi zeneko etxea erausi egin zuten.

Ni neu ere ez naiz jadanik Antonia maite zuen eta Antoniak maite ez zuena.

 

Bestalde, abisatu nahi dut, oso umilki, hau ez dela ez kronika ez poema.

 

Ubi sunt gaiaren bertsio berri bat besterik ez da, berriena,

Augusto Meyer ene lagun bihotzekoari

Eskaini, eman eta oparitu nahi diodana.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999