Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

KUIA

 

Sei urte nituelarik

Kui bat irabazi nuen.

Ze buruko mina ematen zidan bitxo hark

Sukalde azpian baino ez zuelako egon nahi!

 

Salarantz eramaten nuen

Leku ederrenetara, garbienetara,

Ez zitzaion gustatzen:

Sukalde azpian egon nahi zuen.

Ez zien ene laztanei batere kasurik egiten...

 

— Ene kuia ene lehenengo maitemina izan zen.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999