Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

EGUNKARI ALBISTETIK ATERATAKO POEMA

 

Joao Gostoso feriako garraiatzailea zen eta Babiloniako

                            muinoan bizi zen zenbakirik gabeko

                                                      barrakoi batetan

Gau batez Vinte de Novembre tabernara ailegatu zen

Edan egin zuen

Kantatu egin zuen

Dantzan egin zuen

Gero Rodrigo de Feitas lakura salto egin zuen eta itota hil zen.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999