| 
 Antologia   PNEUMOTORAX   Kalentura, hemoptisia, arnas nekea eta gau izerdiak. Izan zitekeen eta izan ez den bizitza osoa. Eztulka, eztulka, eztulka.   Medikuari deitu zion: - Esan berrogeita hamar. - Berrogeita hamar... berrogeita hamar... berrogeita hamar. - Hartu arnasa.   . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .    Zulo bat duzu ezkerraldeko birikian eta iragazte bat eskuinaldekoan.  Orduan, mediku jauna, ezin da pneumotoraxa entseiatu?  Ez. Egiteko geratzen zaizun bakarra argentinar tango bat jotzea da.   Antologia  |