|
Antologia GAUONETAKO BERTSOAK Ispilu, benetako laguna, Ene zimurrak, ene ile urdinduak, Ene begi miope eta nekatuak Isladatzen dituk hik. Ispilu, benetako laguna, Errealismo zehatz mehatzaren maisua, Eskerrak, eskerrik asko! Baina majikoa bahintz, Gizon triste horren barru sakoneraino sartuko hintzake, Gizon hori sostengatzen duen haurra kausituko huke, Hil nahi ez duen haurra, Enekin ezik hilgo ez dena, Urterik urte Gauon bezperan bere oinetakotxoak Ateostean jartzeaz pentsatzen duen haurra. Antologia |