Antologia
Manuel Bandeira
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999
GAU HILA
Gau hila.
Apoek eltxoak irensten dituzte
Farolaren alboan.
Ez da inor pasatzen kaletik
Ezta mozkor bat ere.
Alabaina seguruasko itzal segitalde bat dago han zehar.
Pasatutako guzien itzalak.
Oraindik bizi eta jadanik hildakoenak.
Erreka negarrez.
Gauaren abotsa...
(Ez gau honena, baizik eta gau handiago batena.)
Antologia
Manuel Bandeira
euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999