Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

JAIME OVALLERENTZAT BAKARRIK POEMA

 

Gaur izartu naizenean, iluna zen oraindik

(Nahiz eta goiza aurreratua izan).

Euria.

Etsipen euri tristea euri egin du

Gaueko berotasun ekaiztsuaz oso bestela eta haren gozagarri.

 

Orduan izartu naiz,

Neuk prestaturiko kafea edan,

Gero oheratu egin naiz berriro, zigarro bat biztu eta hausnartzen hasi naiz...

— Apaltasunez hausnartzen bizitzari buruz eta maite izan ditudan emakumeei buruz.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999