Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

BIJILIA-AFARIA

 

Jendearen Nahigabekoa ailega dadinean

(Ez dakit gogorra ala maitagarria izango den),

Agian bildurra izango dut.

Agian irribarre egin, edo esango dut:

                                                    — Kaixo, saihestezina!

Ene eguna ona izan da, abail daiteke gaua.

(Gaua bere sorginkeriekin.)

Soroa ereinda aurkituko du, etxea garbi,

Mahaia atonduta,

Gauza bakoitza bere lekuan.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999