|
Antologia UNE BAT KAFETERIAN Hileta pasatu zenean Kafeterian zeuden gizonek Sonbreirua erantzi zuten oharkabean Hilari agur axolakabea eginez Bizitzarantz jiratuta zeuden Bizitzaz liluratuak Bizitzaz fidatuak. Alabaina batek keinu luze eta berandutuaz erantzi zuen sonbreirua Ontzixkari luzaroan begira Honek bazekien bizitza larrialdi anker eta helbururik gabea dela Bizitza traizioa dela Eta agur egiten zion arima ezabatu ondoren Betirako aske pasatzen zen materiariari. Antologia |