|
Antologia ARARA JABONETAREN BALADA Araxá jabonetaren hiru emakumeak deitu, zoratu, hipnotizatzen naute. Oh, Araxá jabonetaren hiru emakumeak arratsaldeko lauretan! Ene erresuma emango nuke Araxá jabonetaren hiru emakumeen truke! Beste batzuek, nik ez, ebaki dezatela harria Zuei ankerki gurtzeko, Oh erdizuri mingotsak, Hilargi koloreko mulatak ari dira irteten zilar koloreko Edo afrikar zerukoiak: Ni Araxá jabonetaren hiru emakumeentzat baino ez naiz bizi, sofritu eta hiltzen! Lagunak al dira, ahizpak al dira, amoranteak al dira Araxá jabonetaren hiru emakumeak? Putak al dira, mintzatzaileak al dira, akrobatak al dira? Hiru Mariak dira! Ene Jainkoa, hiru Mariak izango al dira? Biluziena pinpilinpausa doratua da. Bigarrena ezkonduko balitz, bizitzaz nazkatuta geratuko nintzateke, zurrutarekin galdu eta ez nioke harrezkero inori telefonoz deituko. Baina hirugarrena hilgo balitz... Oh, orduan, ene bizitza ez zitekeen aitzina jaialdia hutsa! Galdetuko balidate: Nahi duzu izarra izan? nahi duzu errege izan? nahi duzu irla bat Pazifikoan? bungalow bat Copacabanan? Nik erantzungo nuke: Ez dut horrelakorik bat ere nahi, tetrarka. Nik Araxá jabonetaren hiru emakumeak baino ez ditut nahi: Ene erresuma Araxá jabonetaren hiru emakumeen truke! Antologia |