Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

KALEA

 

Bizi naizeneko kalea, bidearen bi errebuelta artean,

Hiriko etorbideak baino interesgarriagoa da.

Hirietan pertsona guziak antzekoak dira.

Berdina da mundu guzia. Mundu guzia jende guzia da.

Hemen ez: ondo igartzen da bakoitzak bere arima dakarrela.

Kreatura bakoitza bere modukoa da.

Zakurrak ere bai.

Estarta zakurrok negozio gizonak dirudite:

Kezkatuta dabiltza beti.

Eta zenbat jende joan-etorrian!

Eta dena da hain hunkigarria ze pentsarazi egiten du:

Hileta oinez edo ahuntz abil batek tiraturiko esnearen karretilan.

Ez da falta uraren murmurioa, sinboloen abotsez gogorarazteko

Bizitza pasatzen ari dela! Bizitza pasatzen ari dela!

Eta gaztaroa amaitu egingo dela.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999