Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

UME IKAZKINAK

 

Ume ikazkinak

Hirira bidean doaz.

— Eh, ikazkina!

Animaliak latigo handiaz jotzen dituzte...

 

Astoak argaltxoak eta zaharrak dira.

Bakoitzak sei zakutada bete ikatz darama.

Zakuak zarpailduta daude,

Ikatz zatiak erortzen dira.

 

(Gauaren ahotik atsotxo bat dator, aieneka makurtuz, biltzera.)

 

— Eh, ikazkina!

Ume mendreok baino ez doaz ondo

Astotxo hankezur okertu horiekin.

Goizalde gaixoak haientzat egina dirudi...

Miseria nimiño, gaixoa!

Beharra, jolastuko bazenute lez egiten duzuen ikazkintxo miresgarriok!

 

— Eh, ikazkina!

 

Itzultzen direnean, ogi ikatzeztatu bati haginka datoz,

Animalien gainera igonda,

Karrera apostuak eginez,

Dantzan, zelan balantzaka xori-zomorro babesgabeen gisan!

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999