|
Antologia PASARGADARA NOA Pasargadara noa Han laguna dut erregea Han zain daukat ohean Nik nahi dudan anderea Pasargadara noa. Pasargadara noa Hemen ez naiz zorionekoa Han bizitza hain da Abentura zoroa ezen Espainiako Joana Eroa Erregina eta sasijoana Ez dudan errainaren Ia kontrahaidea den Eta gimnasia egin Bizikletan ibili Mendi-astoak zamalkatu Haga koipeztua igon Itsasoan bainatu! Eta nekatzen naizenean Erreka bazterrean etzunda Lamiari deituko diot Ene umedenboran Rosak kondatzen zizkidan istorioak konda diezazkidan Pasargadara noa. Pasargadan denetik daukagu Bestelako zibilizazioa da hura Baditugu umeak ez egiteko antisorgailu seguruak Telefono automatikoak Alkaloideak nahi beste Eta putak ere baditugu Jendea maitemindu dadin Eta triste nagonetan Baina ezinago triste Gau batean ene burua Hiltzeko gogoak banago Han laguna dut erregea Zain izango dut ohean Nik nahi dudan anderea Pasargadara noa. Antologia |