|
Antologia ATXAKIA Eurico Alves, bahiatar poeta, Goizeko ihintzez, esne gordinez eta ahuntz gorotz xamurrez zipriztindua, Barkatu, baina ezin dut Sant'Anako feriara joan. Hiriko poeta naiz. Ene birikiak makina ezhumanoak bihurtu eta zinetokietako gas karbonikoa arnas hartzen ikasi zuten. Deabruak oraturiko ogia jan. Latako esnea edaten dut. Lapurra den A-rekin hitz egiten dut. Hiltzailea den B-ri hestutzen diot eskua. Duela urte asko ez dudala eguzkia sortzen ikusten, ez ditudala begiak goizaldearen kolorez garbitzen. Eurico Alves, bahiatar poeta, Jadanik ez naiz korta soroetako aide garbia arnas hartzeko duina. Antologia |