|
Antologia FAMILIA OSTATUA Ostatutxo burgeseko jardina. Eguzkitan etzunda katuak. Asunek txantel zapala setiatzen dute. Eguzkiak kiskali egin ditu bitxilore zimelduak. Eguzki loreak horia! tinko daude. Eta dalia potxolo, xume, igandekoiak. Katutxo batek pipi egin du. Txukuntasunez, Palace-jatetxeko Garzon keinuarekin estali du piza. Eskuineko zangotxoa dotoreziaz dardaratuz irten da: Ostatutxo burgeseko kreatura fin bakarra da. Antologia |