Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

POETIKA BERRIA

 

Poeta lohiaren teoria zabaltzera noa.

Poeta lohia:

Poesian bizitzaren marka zikina azaltzen duena.

Hara hemen gizaki bat,

 

Gizaki bat etxetik irten da arropa zuriz jantzita oso ondo

                      gomaztatuta, eta lehenengo kale ezkinan

                      kamoi bat heldu da, lokatzez belztu dio

                      traxea:

Hala da bizitza.

 

Poema, arropetako lohidura lakoa izan behar da:

Irakurle bere buruarekin pozik dagoena etsi araztea.

 

Badakit poesia goizeko ihintza ere badela.

Baina hau neskatilatxoentzat, alfa izarrentzat, ehuneko ehun

birjinentzat eta gaiztakeriarik gabe zahartutako

amoranteentzat baino ez da.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999