Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

IDI HILA

 

Uholde ur uherretan bezala,

Erdi murgilduta nabil

Gaur egun zatitu, ber-zatituaren

Hondakinen artean,

Non amiltzen den, erraldoi, idi hila,

 

Idi hil, idi hil, idi hila.

 

Paisaia lasaiko zuhaitzok,

Zuekin — altuak, ze marginalak! —

Geratzen da arima, arima txunditua,

Betirako txunditua.

Baina gorputza, hori, idi hilarekin doa,

 

Idi hil, idi hil, idi hila.

 

Idi hil, idi eskerga,

Idi izugarriro, idi hila,

Era edo zentzu edo

Esanahirik gabe. Izan zena

Inork ez daki. Orain idi hila da.

 

Idi hil, idi hil, idi hila.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999