|
Antologia GUZIZKO HERIOTZA Hil. Hil gorputzez eta arimaz. Erabat. Hil haragi zabor tristerik, Argizari maskara odolgaberik Lorez inguraturik utzi gabe, Egun batean zoriontsuak! zimelduko diren loreak, Oroiminetik baino gehiago heriotzarekiko Bildurretik sorturiko malkoz bustiak Hil arima erraturik menturaz utzi gabe... Zerura bidean? Baina zein zeruk ase dezake ba zure zeru ametsa? Hil ildorik, marrarik, itzalik, Itzal baten oroigarririk Inoren bihotzean, inoren pentsamenduan, Inoren larruan utzi gabe. Hil hain zeharo ze Egun batez zure izena paperean irakurtzean Galdetuko dugun: «Nor izan zen... ?». Hil baina areago oraindik, Izen hori bera ere utzi gabe. Antologia |