Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

BRASILDAR TRAGEDIA

 

Misael, Haziendako funtzionarioa, 63 urtekoa.

        Lapan Maria Elvira ezagutu zuen — puta lez beharrean, sifilis, dermatitis atzamarretan, ezkontza eranztun bat zorpetua eta haginak miseria eskean.

        Misaelek Maria Elvira bizimodu horretatik atera eta Estacion etxe batetan jarri zuen, medikua, dentista, manikura ordainduz... Nahi zuen guzia ematen zion.

        Maria Elvirak, ahoa edertu eta berehala, maitale bat bereganatu zuen.

        Misaelek ez zuen iskanbilarik nahi. Jipoialdi bat, tiro bat, labanazo bat jo ahal zion. Ez zuen horrelakorik egin: etxez aldatu zen.

        Hiru urtez bizi izan ziren horrela.

        Maria Elvirak maitale bat bereganatzen zuen bakoitzean Misaelek etxea aldatzen zuen.

        Maitaleak Estácion, Rochan, Cateten, General Pedra kalean, Olarian, Ramos Bonsucesson, Vila Isabelen, Marquês de Sapucaín, Niteróin, Encantadon, Clapp kalean, berriro Estacion, Todos os Santosen, Catumbin, Lavradion, Boca do Maton, Inválidosen...

        Azkenerako, Constituiçáo kalean, non Misaelek, zentzuak eta argitasuna galduta ordurako, sei tiroz hil zuen eta poliziak dekubito dorsalez kausitu zuen, muselina urdinez jantzia.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999