|
Antologia RECIFE GOGOAN Recife Ez Ameriketako Venezia Ez Sartalde Indietako ontzijabeen Maurisstad Ez merkatuen Recife Ezta geroago maitatzen ikasi nuen Recife iraultza libertarioen Recife Baizik eta historiarik eta literaturarik gabeko Recife Besterik gabeko Recife Ene umedenborako Recife A Uniao kalea non xikote-keimadotara jolasten bainintzen eta doina Aninha Viegasen etxeko kristalak apurtzera Totônio Rodrigues oso zaharra zen eta antiojuak sudur puntan jartzen zituen Afalondoan familiak kale bazterrera irteten ziren aulkiekin esamesekin maiteminekin barre algarekin Kale erdian jolasten ginen. Haurrek oihu egiten zuten: Erbia irten Ez irten! Harantzago neskatoen abots lehunen polifonia: Larrosadia emaidazu larrosa Krabelina emaidazu pinpirina (Larrosa haietarik zenbat Hil ote dira pinpintzean...) Bat-batean gauaren luzeretan kanpai bat Pertsona nagusi batek esaten zuen: Sua Santo Antonion! Beste batek kontraesaten zuen: Sao José! Totônio Rodriguesek beti zuen Sao Josen zela. Gizonak sonbreirua jantzi eta zigarroa errez joaten ziren Eta ni haurra nintzelako ernegatzen nintzen sua ikustera joan ezin nuelako A Uniáo kalea... Ze ederrak ziren ene umedenborako kaleen izenak Rua do Sol (Susmoa dut gaur egun Dr. Urlia Ezdakitnongo deituko dela) Etxe ostean Saudadearen kalea zegoen ... zigarroak ezkutuan erretzen zirenekoa Alde haretan Rua da Aurorako moila zegoen... ... arrainketa ezkutuan egiten zenekoa Capiberibe Capibaribe Han hurrin Caxangáko sertaotxoa Lastozko bainugelak Egun batez neska bat biluz biluzik ikusi nuen bainuan Harrituta geratu nintzen bihotza punpaka Bera barreka hasi zen Ene lehen liluraldia izan zen Uholdea! Uholdeak! Lokatza idi hila zuhaitzak triskantzak zirimolak irentsiak Eta trenbidearen zubiko hagen azpian kaboklo bildurgabeak platano enborren gainean Bederatzihurrenak Zaldiketak Ni neskaren altzoan etzun nintzen eta bera ilea laztantzen hasi zitzaidan Capiberibe Capibaribe A Uniáo kalea zeinetik platanoen andere beltza arratsaldero pasatzen zen Itsasbazterreko painu txal ikusgarriarekin Eta kaina zati eta kakauete saltzailea kakaueteak erreak ezik egosiak Pregoi guziak oroitzen ditut: Arraultza fresko eta merkeak Hamar arraultza erreal baten Aspaldian izan zen... Bizitza ez zitzaidan heltzen ez egunkari ez liburuetatik Herriaren ahotik herriaren mintzaira erratutik zetorren Herriaren zinezko mintzaira Ezen eta bera da Brasilgo portugesa gustora hitz egiten duena Guk joskera lusitanoa imitatzen dugun artean Bizitza nik ondo ulertzen ez nuen gauza pilo batekin Non zeuden ez nekien lurraldeak Recife... A Uniáo kalea... Ene aitonaren etxea... Ez nuen uste hura inoiz amaituko zenik! Han denak eternitate kutsua zuen Recife... Ene aitona hila. Recife hila, Recife ona, Recife brasildarra ene aitonaren etxea bezala. Antologia |