Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999

 

IGELTSUA

 

Igeltsuzko estatuatxo honek, berria zelarik

— Igeltsua oso zuria, formak oso garbiak —

Apenas zuen bizitza ezaugarririk

(Irudiak negar egin arren).

 

Duela urte asko enekin izan dudala.

Denborak urtetu, irindu, zahar zolda hori-zikinez lohitu zuen.

Ene begiek, hainbeste begiratu zutelarik,

Ene gizatasun tisiko ironikoa kutsatu zioten.

 

Behin batean esku ergelak

Oharkabean irauli eta apurtu zuen.

Orduan amorruz belaunikatu, zati triste haik bildu, negar egiten zuen iruditxoa berrosatu nuen.

Eta denborak zaurien gainean areago ilundu zuen zahar zoldaren zikin ausikia.

 

Gaur egun igeltsutxo komertzial hori

Hunkigarria da, eta bizia, eta pentsarazi egiten dit orain

Bizirik, benetan bizirik, sofritu duena besterik ez dagoela.

 

Antologia
Manuel Bandeira

euskaratzailea: Joseba Sarrionandia
Pamiela, 1999