|
Antologia SAKON Atzo loak hartu ninduenean Donibane gauean Alaitasuna eta zarata zegoen Lehergailu eztandak Bengalako argiak Abotsak, kantak eta barreak Su gartsuen alboan. Gauaren erdian izartu nintzen Ez nuen abotsik ez barrerik entzun gehiago Globoak bakarrik Errari pasatzen zirelarik Isiltasunean Apenas lantzean behin trenaren zaratak Tunel batek lez zulatzen zuen isiltasuna. Non zeuden oraintsura arte Dantzan Kantari Eta barreka ari zirenak Su gartsuen alboan? Lotan zeuden denak Etzunda zeuden denak Lo Sakonean Nik sei urte nituelarik Ez nuen Donibaneko festaren bukaera ikusi Loak hartu ninduelako Gaur ez dut jadanik sasoi haretako abotsik entzuten Amona Aitona Totônio Rodrigues Tomásia Rosa Non dira haik guziak? Lotan daude denak Etzunda daude denak Lo Sakone an. Antologia |