|   
 | Antologia   POETIKA   Nazkatuta nago lirikotasun txukunaz Lirikotasun ondo portatuaz Lirikotasun funtzionario publikoaz asistentzia liburu erizpide                                   protokolo eta Zuzendari Jaunarekiko                                   errespeto azalpenekin. Nazkatuta nago gelditu eta hitzaren herrikoitasun zigilua                              hiztegian bilatzen duen lirikotasunaz Popatik hartzera garbizaleak!   Hitz guziak eta batez ere barbarismo unibertsalak Esakera guziak eta batez ere bereziak Erritmo guziak eta batez ere nehurtezinak   Nazkatuta nago lirikotasun maitazale Politiko Makal Sifilitiko Bera ez den edozeren aurrean errenditzen den lirikotasunaz   Hori, gainera, ez da lirikotasuna Kontabilitatea koseno taula amorantearen idazkari paregabea                             ehun gutun eredu eta emakumeei atsegin                             izateko modu desberdinak eta abar. Nahiago dut zoroen lirikotasuna Mozkorren lirikotasuna Mozkorren lirikotasun zail eta mingarria Shakespeareren clownen lirikotasuna    Ez zait axola liberazioa ez den lirikotasunik.   Antologia |