|
Antologia KAKTOA Kakto harek irudigintzaren keinu etsituak oroitarazten zituen: Laokoon sugeek itoa, Ugolino eta bere seme gosetuak. Nordeste lehorra ere gogorarazten zuen, palmondoak, sasiak... Izugarria zen, aparteko basakerien lurralde honentzat ere. Egun batez haize erauntsi amorratu batek errotik erauzi zuen. Kaktoa kalean trabes etzun zen, Aurreko etxeen alboa apurtu zuen, Tranbia, automobil eta karroen pasoa eragotzi zuen, Hari elektrikoak zartatu zituen eta hiriari hogeita lau orduz kendu zion argia eta indarra: Ederra, latza, erabilezina zen. Antologia |