Antologia
Joan Salvat-Papasseit

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995

 

KRONOLOGIA

 

        1894. Maiatzak 16. Bartzelonan jaio, Urgell karrikan. Tarragona aldekoa du familia.

        1901. Aita, Montevideo itsasontziko marinela, hil egiten da guardian zegoela labearen plantxen gainera erorita.

        1901-1906. Asilo Naval Español erakundeak bizilekua ematen die Bartzelonako portuan estekaturiko zenbait baforetan. Joan-ek erlojiorako uste du bere burua.

        1907. Elizarako eskulturak egiten dituzten atelier batean hartzen dute ikasle. Ez du askorik ikasten, eta marrazkien ondoan testuak zirriborratzen hasten da.

        1911. Santa Madrona azokan liburu saltzaile bat ezagutzen du. Zenbait zirkulu literariotan sartzen da, eta Grup Antiflamenquista Pro-Cultura taldeko partaidea da.

        1912. Carme Eleuterio ezagutzen du, luze iraunen du bion maitasunak.

        1913. Talde independentistetan sartzen da.

        1914. Nolabaiteko bohemia batean bizi da. Tangoa eta kokaina (azido borikoa, besterik gabe, maiz) ezagutzen ditu. «Gorkiano» ezizena hartzen du bere idazki politiko-sozialetarako. Joventuts Socialistes-etan ematen du izena.

        1915-1916. Gaueko guarda Bartzelonako moilean. Lanbide honek poema ospetsu bat sortzen dio. Bi hilabeteko kartzela Los Miserables aldizkarian argitaraturiko lan batengatik. Torres García pintorea ezagutzen du, eta futurismoaren berri dauka.

        1917. Urruntzen da sozialismotik, indibidualtasun nietzschezale eta anarkista batean lerratzen da. Bere lehen poema argitaratzen du.

        1918. Arc Voltaic aldizkaria argitaratzen du, ale bakarra. Bertan hainbat poema.

        Humo de Fábrica, sozialismoaren izpirituan idatziriko artikuluen bilduma, gaztelaniaz.

        Carmerekin ezkontzen da.

        Ekainean odola botzen du goitiko batean.

        1919. Galeries Laietanes denda handiko liburu arduraduna. Lanpostu honek garaiko idazle eta artista handienak ezagutzeko aukera ematen dio.

        Missió per Catalunya idazten du: «Katalunia izen bat da eta maitale bat. Gaixoa, bihar, askatutakoan, geure kontra bihurtzen bada!»

        Salome alaba jaio.

        Poemes en Hondes Hertzianes.

        1920. Aldi labur bat Parisen.

        Contra els poetes amb minúscula. Primer manifest futurista catalá.

        Lagunei esker aisealdia.

        1921. Asko argitaratzen du. Gaixorik dago berriz eta Cercedilla-ko eritetxean egon behar du.

        1922. Nuria alaba jaio.

        Eritetxe desberdinetan dabil, eta inoiz baino osasuntsuago da.

        Frantsesez argitaratzen dizkiote zenbait poema.

        1923. La Rosa als Llavis poema bilduma.

        1924. Inoiz baino eriago. Sendatuko dela uste du.

        Nuria alaba hil.

        Hilabeteak egiten ditu ohean. Ezin du hitzik egin.

        Abuztuak 7 hiltzen da, pneumofimia kronikoz.

        1925. Ossa Menor ageri da, hilaginean idatziriko liburua.

 

Antologia
Joan Salvat-Papasseit

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995