|
Antologia CARTE-LETTRE ERRAILAK eta errailak —eta errail gehiago eta errail gehiago— (tximiniak haren izen zuria egiten du martxan) ni katibu gelditzen naiz errailen sareen artean: bihotza eta gutizia tinkatuak eskuak bezala (ozen egiten badu fistu oihu egin didala pentsatzen dut) —maitearen minez delakoz eta ni gorputzaren amodioarena eta maitearen amodioarena bakarrik eta orain idurikatzen dut haren musua eta haren besoa eta errailen orratza da bakarrik eta makina ERRAIL GEHIAGO TXORI HEGALDI BAINO EGUNSENTI ARGIA (Arrosa ezpainetan, 1923) Antologia |