![]()
|
Antologia ATSEGINEN DUDAN LANBIDEA BADIRA lanbideak onak direnak ongi bizitzeko direlakoz, beha zurgina izatea: zerra eta zerra eta oholak zati egiten dira izerdi bakoitzeko hamar leiho egiten ditu. Kizkur kulunka bat, eta mahaia osatzen dizute; nahi izanez gero, intxaurrondo batetik estalpe bat egiten dizute. Eta leun dabiltza gurin koloreko zerrautsen gainean. Eta errementariak, oh, errementariak! Ez dira inoiz kolpeka nekatzen: jo eta jo, eta hatamarrak zikintzen dituzte; baina zoratu egiten nauten hagak eta balkoiak egiten dituzte eta gaua barrendatzen duten teilatuetako oilarrak. Gizon indartsuak dira langileenak bezala dute lan egiten. Eta kaian? Oh, kalafetariak! Portu osoa alaitzen da oihartzunez jotzen baitute eta diote arrain bat jaiotzen dela kolpe bakoitzean urrezko isatsa arrainak, ezkataz urdina osorik. Kubertatik zintzilik, ontzi osoa inguratzen dute: ikusiko bazenituzte antxetak argitasuna daramaietela. Eta oraino ere bada lanbide bat festetako lanbidea dena pareta-pintorea: aurrez kantatzen ez badute, ez dizute zenefa bat egiten, kanta ederra bada oso, freskuago uzten dute etxebizitza: pintatzean kantari ari zirela sapaian ezagun duen etxebizitza: denek bata luzeak daramatzate kolorez tantatuak. Eta are gehiago esanen nizueke igeltsero lanbideaz: dakien igeltseroaz, eta gerizak egiten dituenaz. Berdin egiten du atari bat edo tximinia bat nahi badute eskailerarik gabe igaiten dira goieneraino; urrunean itsasoa ikusteko balkoiak ere egiten dituzte eta mendikate guztia ikusten dituzten leihoak eta kapitelak eta zokaloak eta puntu erdiko uztaiak. Manka hutsean dabiltza, jende langabetua bezala! Oh, begien itxi-ireki batean jasotzen dituzten etxeak! (Zazpi-ohoinak, 1925) Antologia |