Antologia
Joan Salvat-Papasseit
euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995
ZURIA BELTZARANA
ZURIA
beltzarana
eta liraina eztizko talo bat bezala
kalean jasotako lausengu bat baino areago
odoletan loratua zen haren emamintza
birjina eta biluzia
arrenkura eztia
zetazko atorra ilargi betea bezalakoa
arrosa gorria ere loretan zegoen:
atzo dontzeila baldin bazen orain neure altxorra dut
arrosa bezala bular biak borobil.
(Arrosa ezpainetan, 1923)
Antologia
Joan Salvat-Papasseit
euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995