|
Antologia MERKATU BAZTERRA NIRE auzoko zaindaria erdi galdurik zebilen opereta zela eta horretxegatik ezkondu da boia betea bezalako neska lodi batekin hark putzutik ura ekarri eta honek intziri hona auzoek nola murduzatzen duten beren ustea Rosa hil omen da nork esan hain sasoiko egonik baina ezagun zuen bazuela penaren bat: ez zuen onik izan senarra ipurdia astintzen hasi zitzaionetik bertan itoko ahal da! hona auzoek nola murduzatzen duten beren ustea esan nahi du ez duela euririk eginen utzi egun behintzat ez dakit nola ditudan lanak IJITO HAURDUN BATEK MENTURA BELTZA DAKAR hona auzoek nola murduzatzen duten beren ustea (Izarren egitatea, 1922) Antologia |