|
Antologia BACH-EN FUGA BATEN OROITZAPENA ZIPRIZTINDU naiz Garraf-en mendi zulatuko hamahiru portxe pasa ditut Sitges-en ikasteagatik sukaldeko urdin durrundaria eta sapaiko kare zuri distiranta Nora joanen da urtxintxa piñoirik ez aurkitzean buztanari eginen dio hozka haren gustua du eta Arestian kometa bat egin dut egutegiaren orri batekin eta jaitsi egin da zenbakia eta guzti Ministeriotik erlojuko ordubete aurreratu didate gutxienez Hemen non balio unibersal orok Monjuich duen izena «ilargia beltzarana doluz jantzia» alargunagoa da eta argiagoa Hau guztia ez luke antikuari batek ulertzen ahal Gehiago ikusi dut sehaskako haur batek izar bati behatzen ziola irriz Baina ezein liburu ez da mintzo haurraren irriaz Eta hona hemen gauza arrunt bat esan niela Zirkuko izar hexagonal koloredunak munduaren sintesi guztiak biltzen ditu. (Poemak uhin ertzianotan, 1919) Antologia |