|
Antologia OMEGA ORDUA loratzen da arrosa gorraila gorria eta eskarlata ezagutzen dut desiratzen den neska eta ordua badoa dantza eta dantza nire erlojuak arnasa du urrezko eta berunezko orratza ordua loratzen da eta esponja txukatua bezalakoa da nire bihotza gainez ixurtzen duen esponja bat orain (norbaitek mozkortu egiten ditu ezkutuan orratzak elur bustia bezala jausten da minutu bakoitza adiskidea dagoen hartan eta nire ondoan zipriztina bezala da jausten zauriturik (Zazpi-ohoinak, 1925) Antologia |