|
Antologia NOLAKO LO-GALDUAK NOLAKO lo-galduak haren gorputza dena biluzik (aurpegia zauritzen zidan kriselu bat zen): hirian euri dagienean dena gelditzen da Zu bezala, nakar distiratsua alderik alde. Jadanik fidela natzaizu xaguzaharra den bezala katibu bizirik gatzuaren inguruan, esadazu zergatik, besapean eta ezkutaturik duzun sekretu bat begi beltzekoa bezala, behatzen didana. Maitale neurea diozu sabel leunaren pean txalupak hausten duen uhinaren suntsitzea bezala; kabi honengatik nik ere esanen dizut: maitea baina zure sekretua, beltz beltza, zeuregan dena. (Arrosa ezpainetan, 1923) Antologia |