|
Antologia PASIERA LANBROAK hozki irentsi berria du bide luzea Argiak zaindari daude Euria atertutakoan zuhaitzak negarrez ari direlarik oh zeinen ederra den isiltasuna entzutea Isiltasuna lanbroa da Nik irrifarre dagit Eta irrifarrea dagite milaka argik Milaka argi dira ez gizonak Zeinen beroa den argien irria Eta tranbien trolley-en zipriztin zuriak izarrak bezala dabiltza dantzan PASIERAN ZIHOAN GIZON BATEKIN EGIN DUT TOPO (Poemak uhin ertzianotan, 1919) Antologia |