Antologia
Joan Salvat-Papasseit

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995

 

HAMABOSTEKO BILETEA

 

AUTOMNIBUSAK

                    jendetasunez

jaio berria hartzen du orain daraman titiamarekin

 

jaio berria txipiagoa da haren bularra baino

txipiagoa eta beltzagoa

 

—O bat ematen du

                          jostailuzkoa irrifarrez

 

(amak prima izan behar du

                —ederra opari bat bezala!)

 

automnibusaren barruan haurrak esne gatzatuaren usaina du

 

nik gogoan daukat garai hura

noiz ere

ogi bila joanik

atzerakoa jaten nuen              talo azukreztatua baldin bazen

 

hona non —beste garai bat—

          neu ere jaio berri bat nintzen

 

tanpez tarrotu egiten nintzen

          eta fotografoarengana ninderamaten

 

—gogora zaldi gainean nagoen argazkia

              zaldi harro bat

              luzea eta garbia

              kartoizkoa:

eta Obiols-en kartela bezala nintzen—

zera dioen hura:

JA SOU

DE L'ASSOCIACIÓ PROTECTORA

DE L'ENSENYANÇA CATALANA?

 

horra non titiamak

                          bularra gordetzerakoan

aurpegia ihintzatzen dion automnibuseko jaun bati

 

esnegainezko orri garbi haietako ematen zuen.

 

(Izarren egitatea, 1922)

 

Antologia
Joan Salvat-Papasseit

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995