|
Antologia UDAKO ARRATSALDEA PINUDIAREN azpian hezea eta berdea dena zerua deskubritzea hostajearen artean! Txoriak arrainak balira bezalaxe pasatzen dira itsasoaren hondoa ikusiko bagenu bezala. Eta untzi bat da, ezkatatua, hegazkina. Batxeagatik sumatzen duzu belarri liluratuan bideetarik autokar bat doala diru asko egin duten jenderekin gerrari esker, eta bidenabar xahutu egin nahi dutena. Ezertarako balioko ez dien hauts batean. Hiria dakusazu hondartzan luzatua, bakar-minez hiltzen ari den eskaba bat bezala; gaztea eta menderagaitza malenkoniatsua eta unatua gaixorik xamar dagoen guztietan. Pinudiaren azpian ez duzu beharrezkoa pentsatzea. Eta liburu bat baldin baduzu alboan modernoa ala antzinakoa ona bada berdin baita eta etengabean ixurian ari den iturri bat, eta nola zu lurrean askaltzen ari zaren, pozik emanen zenuke anbizio oro. Oh, adiskidea ere alboan duen hura. Ikus, nik orain nire kantua damaizut dohainik. (Zazpi-ohoinak, 1925) Antologia |