|
Antologia HIRIKO PRONOSTIKOA SAN Migeletan granada sasoia eta piska bat abrigatzekoa barrutik; trumoien hotsa amaitzen da xirimiriarenaren truke. Lurrundu egiten diren kristalak dituzte tranbiek, eta borroka egin behar zaio haizeari; eta neska politek luze jazren badute negu osorako ahultasun bat dator. Haizea platanoak hostogabetzen ikusteak hotzikara damaizu motiburik gabe, eta bezperan zaparrada batek harrapatzen bazaitu kapelak negar egiten du balkoien pean. Lehenago oheratzen da jadanik hala egiten delakoz, argiagatik; eta egunkarietakoek, ordua denean gortu ere egiten zaituzte urrundik. (Zazpi-ohoinak, 1925) Antologia |