|
Antologia OH, HAREN SAIHETSA ARROSA ETA ZILAR OH, haren saihetsa arrosa eta zilar eta askatu egiten den txirikorda enararen hegaldia haizean! adiskidearen adats desegina. Orkatila leuneko adiskidea Bela baten antzera doa txoriaren isladura: durduzatzen da jasotzen badut eskua. Itsasondora heldutakoan egizu otoitz sartzen diren marinelengatik ikusten badute izarra dantzan hil egiten dira asperen eginaren eginez. Heldutakoan igan neure txalupara librea da eta oinazetarik, baina ez ezazula hitzik atera bizia galdu nahi ez baduzu. Heldutakoan ez hitz egin, ez, brisak hurbil erazten dio eta, kontuz maitasun nagusiak hartuko baitzaitu marinela hasperenka ari da jadanik. (Arrosa ezpainetan, 1923) Antologia |