![]()
|
Antologia BIZKAR HEZURRA: SUZKO GEZIA BORROKA x EGITATE EDERRAK ETA EKINTZAK = Espiral betierekoa infinitorantz. GARAITZA BORONDATEA x LASTERKA EGITEKO GOGO ZOROA; eta gailurretara GAZTETASUNA egin beti laster, orein emeak bezala. Ohatze bat errepidearen bazterrean zaharrentzat eta erortzen direnentzat. EZ EZAZUELA DEUS JAKIN NAHI; beharbada, jaiki daitezela bere gisa. Gizon bat dago presondegian aurrera egiten zutenetakoa. ELKAR ZAITEZTE, libra iezazkiozue eskuak lotzen dizkioten kateak EGIN DEZAN BIDE. Ez kasu eman koldarrari. Ez fanatiko zoroari. Utz itzazue kalapitan beraien artean daitezen trebuka. Esperientzia, morala, gobernamendu sistimak, filosofia sistimak erlijioak: SOFISMAK Sofismak sofismak zerebroaren begiez bakarrik ikusten dutenentzat. Baina... gobernatu eta kudeatu egin behar baldin bada, har ezazue zartailua. Areago maitatuko zaituzte eta obedituko haatik. EZ EZAZUE GOBERNATU NAHI Aurrera! Aurrera! Gehiago oraindik... Nora goaz? Ez da ona kezkatzea. Arestian enara bat irten da kabitik. HAU BIDE BAT DA JADA... Beti aurrera! SUZKO GEZIA (Poemak uhin ertzianotan, 1919) Antologia |