Antologia
Joan Salvat-Papasseit

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995

 

GAU-KANTA ESKUSOINURAKO

 

HONA hemen: nik egurra zaindu dut moilean.

(Zuek ez dakizue

                        zer den

                                    egurra zaintzea moilean:

baina nik euria ikusi dut

ibaika

txalupen gainean,

eta oholen azpian atsekabearen prezio jakina kukildurik;

flandeen

eta pinukien azpian,

zedro sakratuen azpian.

 

Ertzainek gaua barrendatzen zutenean

eta zeruaren bobeda tunel bat zenean

argirik gabekoa bagoietan:

eta txotxrzko su bat biztu dut otsoaren ahoan.

 

Zuek ez dakizue

                        zer den

                                  egurra zaintzea moilean:

baina mukizu guztien esku guztiek

petral bat bezala

zin egiten zuten nire suaren inguruan.

Eta mirakulu bat bezala zen

esku hotz-minduak bizkortzen zituena.

 

Eta pausoa galdu egiten zen lainotan.

 

Zuek ez dakizue

                        zer den

                                  egurra zaintzea mollean.

Ez eta kriseiluen otoitza untzietan

—hainbeste koloretakoak

nola itsasoa eguzkipean:

ez baitu belarik behar.

 

(Zazpi-ohoinak, 1925)

 

Antologia
Joan Salvat-Papasseit

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995