Antologia
Joan Salvat-Papasseit

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995

 

NAHI DUDAN ETXEA

 

NAHI dudan etxea

ikus dezala itsasoak

eta zuhaitz batzuek frutuz

alai diezadatela.

 

Bertara daraman bidea

ihintzez distiratsua

euria atertzen duten pinuetarik

ez oso urrun.

 

Atsedena behar badut

datorrela ilargia:

eta eguzkiak sortutakoan

esadala egunon.

 

Uda sasoian

dagiala kabia antxetak

erlezko atariko

karearen zuri ederrean.

 

Aitzurka ari den nekazariaren

kantua entzunez;

itsas haizearen

gezalarekin.

 

Ikus dadila hiria

leihotik

eta nabari oihuak

gerlarako edo festarako:

 

guztiz gerturik egon nadin

egitate bat gertatuko balitz.

 

(Izarren egitatea, 1922)

 

Antologia
Joan Salvat-Papasseit

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1995