ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko apirilak 4
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

THE NIGHT YOU SLEPT

 

Gaua ere berdinantxe duzu,

mutu ari den gau urruna

negarrez, bihotz-altzoaren barne,

eta nekatuta dabiltza izarrak.

Masail batek masail bat ukitzen du­—

bada hotzikara bat, baten bat

lehiaz eta arranguraz duzu, bakarrik,

zutaz galdurik, zure sukarretan.

 

Gauak goiza sufri eta gutiziatzen du,

asaldatzen zaren bihotz urrikalgarri.

Oi aurpegi hertsi hori, axanpa ilun,

izarrak oinazetan dituen sukar,

bada zuk bezala goiza itxoiten duenik

zure aurpegira kirikatuaz isilik.

Gauaren azpian zaude etzanda

ortzemuga hil eta hertsi baten antzera.

Asaldatzen zaren bihotz koitadua,

egun batean aspaldi izan zinen goizalba.

 

ETORRIKO DA HERIOTZA ETA ZURE BEGIAK IZANGO DITU
Cesare Pavese

Verrà la morte i avrà i tuoi occhi
1950eko apirilak 4
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008