LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urriak 30-31
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-41, 2008

 

Topatuko dituzu hodeiak berriro

eta kanaberadia, eta ahotsak

ilargi-itzal baten antzekoak.

Topatuko dituzu hitzak berriro

gaualdi-jolasetako bizitza

labur delakoaz gerora,

haurtzaro bizkorraz gerora.

Atsegina izango da isilik egotea.

Lurra eta mahastia zu.

Isiltasun irazeki batek

zelaiak erreko ditu

suteek arratsa bezala.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urriak 30-31
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-41, 2008