LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urriak 29
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-41, 2008

 

Lur bat bezalakoa zarena

inork inoiz hitzetan jarri ez duena.

Zu ez zaude ezeren zain

adasken artean igalia gisan

hondotik sortuko den hitzaren

ezik. Bada haize bat zure hurbilean.

Gauza idorrak eta itzaliak

eragotzi zu eta badoaz haizetan.

Lohadar eta hitz antzinakoak.

Udan dardara egiten duzu.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko urriak 29
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-41, 2008