LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 9
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008

 

Muino haiek ez dituzu ezagutzen

han non odola isuri zen.

Denok ihes egin genuen

denok bota egin genituen

arma eta izena. Andre bat

begira geneukan ihes egiten.

Gutatik bat bakarrik

geratu zen ukabila estuturik,

zeru hutsa ikusi zuen,

burua makurtu eta hil zen

murruaren oinean, isiliz.

Orain piltzar odoltsua da

eta zeukan izena. Andre bat

zain daukagu muinoetan.

 

LURRA ETA HERIOTZA
Cesare Pavese

La terra e la morte
Erroma, 1945eko azaroak 9
euskaratzailea: M.A. Unanua
Hegats-21, 2008